Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2012ko abenduaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5932

268/2012 DEKRETUA, abenduaren 4koa, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (gaur egun Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.) sortzeari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2. artikuluan agindutakoaren arabera, sozietateak parte hartu ahal izango du interes bereziko enpresen sozietate-kapitalean. Horretarako, lehenago Eusko Jaurlaritzak horretarako baimena eman beharko du, eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzetan.

Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen helburua da industria-ekimena eta –inbertsioa estimulatzea eta sustatzea, goi-mailako teknologiako enpresak ezartzea ahalbidetuko duen azpiegitura baten bidez eta berriztaileak izango diren industria- eta zerbitzu-ekintzen bidez, eta, era berean, unibertsitatearen, zentro teknologikoen eta enpresen arteko teknologia- eta ezagupen- eskualdaketa bultzatzea.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2012ko urriaren 31n egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, baimena eman ziezaion, 5/1981 Legearen 4.2 artikuluan jasotakoa betez, Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan % 100ean parte hartzeko, hain zuzen ere, 2008an, BTEK-Teknologiaren Interpretazio Zentroa finantzatzeko eman zuen kreditu baten konpentsazioaren bidez. Gehikuntza horren ondorioz, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatean izango duen partaidetza % 67,27koa izango da.

Hori dela eta, Industria, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eskatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 4an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena ematea Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan % 100ean parte hartzeko, 2008an, BTEK-Teknologiaren Interpretazio Zentroa finantzatzeko eman zuen kreditu baten konpentsazioaren bidez. Gehikuntza horren ondorioz, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateak Teknologi Elkartegia, S.A. sozietatean izango duen partaidetza % 67,27koa izango da.

AZKEN XEDAPENAK

Dekretu honek onartzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 4an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.


Azterketa dokumentala