Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2012ko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
5787

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, euskarazko literatura-argitalpenetarako laguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2012ko ekainaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2012ko ekainaren 13ko Agindua, Kulturako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren 15.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, emandako diru-laguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kulturako sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren babesean, 2012ko euskarazko literatura edizio-planak garatzeko emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala