Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2012ko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5780

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 4koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2012ko abuztuaren 28an emandako Aginduaren bidez araututako laguntzak ematen dituena; agindu horren bidez, diru-laguntzetarako 2012. urteko deialdia egiten zen, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2012ko abuztuaren 28an emandako Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako 2012. urteko deialdia egin zen, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatuetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan obrak egiteko eta ekipamendua erosteko. Agindu horren 12. eta 13. artikuluek ezartzen dutenez, balorazio-batzordeak proposatuta, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak eman behar du ebazpena, aipatutako agindu horren babesean aurkeztutako eskabideen gainean; ebazpen hori, 2012ko azaroaren 30a baino lehenago eman behar du, eta, zabaltzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, adieraziz zeintzuk diren erakunde onuradunak eta zenbateko laguntzak eman zaizkien, bai obrak egiteko, bai ekipamendua erosteko.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Balorazio-batzordeak proposatuta, diru-laguntzak ematea I. eranskinean zerrendatzen diren ikastetxe onuradunei, obrak egiteko eta ekipamendua erosteko, betiere Aginduko 5, 7, 8, 9 eta 10. artikuluetan ezarritako irizpideen arabera.

2. artikulua.– Ukatzea «Centro de Estudios Suministros Adarra S.L.»k eta «Asociación Pro Educación Especial Colegio Ortzadar»ek, ekipamendua erosteko, aurkeztu duten eskabidea; izan ere, ez dute betetzen Aginduaren 2. artikulua.

3. artikulua.– Ukatzea, ikastetxeetan obrak egiteko, ikastetxe hauek aurkeztu dituzten eskabideak: Vitoria-Gasteizko «CPEIPS Presentación de María HLBHIP»k, Bilboko «CPES Fundación Peñascal BHIP»k eta·«CPES Tolosako Inmakulada Ikastetxea BHIP»k; izan ere ez dute betetzen Aginduaren 3. artikulua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen kontra, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari hilabeteko epean, ebazpen hau ikastetxeei jakinarazten zaienetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau argitara ematen da, denek izan dezaten beronen berri, betiere Aginduaren 13.2. artikuluaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

CARLOS CRESPO VELASCO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala