Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2012ko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5777

EBAZPENA, 2012ko abenduaren 10ekoa, Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustat) zuzendari nagusiarena; honen bidez, prestakuntza eta ikerketarako bi beka esleituko dira, produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologiaren alorrean.

Eustateko zuzendari nagusiaren 2012ko urriaren 16ko Ebazpenaren bidez, prestakuntza eta ikerketarako beka bi deitu ziren estatistika-ekoizpen ofizialaren metodologia estatistiko-matematikoen esparruan; horien deialdia 2012ko urriaren 17ko EHAAn argitaratu zen, 202. zenbakian.

2012ko azaroaren 29an egindako bilkuraren aktan jasotakoaren arabera, hautespen epaimahaiak, bidezko deliberazioak egin ondoren, bekak esleitzeko proposamena Zuzendaritza Nagusira bidaltzea erabaki zuen.

Era berean, aipatu deialdiko VI.4 oinarriaren arabera eta esleipendunek bekei uko egin dietelako edo beste edozein inguruabar gertatu delako sor daitezkeen gorabeherak aurreikuste aldera, epaimahaiak ordezko bekadunak izendatzeko proposamena egin zuen.

Hautespen epaimahaiaren proposamenak ikusita eta deialdiko VI.6 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

I.– Estatistika-ekoizpen ofizialaren metodologia estatistiko-matematikoen esparruan prestakuntza eta ikerketarako beka jasoko dutenak honakoak dira:

– Imanol Montoya Arroniz.

– Inés Garmendia Navarro.

II.– Norbaitek bekari uko egiten badio edo beste edozein inguruabar gertatzen bada, jarraian ageri direnak ordezko izango dira (hurrenkera errespetatuz):

1.– Alaitz Artabe Echevarria.

2.– Jaione Escribano Abans.

3.– Ane Zarragoitia Orueta.

4.– Jesús Domingo Barrero.

5.– Ane Antón Ladislao.

6.– Amaia De Prado Díez.

7.– Josué Moises Polanco Martinez.

III.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Eustateko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-bideko errekurtsoa, Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioaren gaineko uztailaren 13ko 29/1998 legeko 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, administrazioarekiko auzietarako Gasteizko epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 10a.

EUSTATeko zuzendari nagusia,

FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.


Azterketa dokumentala