Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2012ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5730

IRAGARKIA, 236/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Rosa María Agundez Rojo andreak 236/12 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 16ko 1765/2011 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Ebazpen honen bidez onartzen dira Administrari Laguntzailearen kategorian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautatze-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak. Aipatu kategoria Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Teknikari Laguntzaileen lanbide taldekoa da.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendaria

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala