Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2012ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5729

IRAGARKIA, Gorka Isidro Usategi Solatxi jaunaren erreklamazioa dela-eta hasitako administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko espedientean (RPA-008-2012-XXI) Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak emandako agindua jakinarazteko dena.

Agindu hori interesdunaren helbidean jakinarazterik izan ez dugunez, iragarki hau argitaratzen dugu, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan (30/1992 Legea, azaroaren 26koa).

Hori guztia argitara ematen dugu jakinarazpen ondorioetarako eta interesdunak horren berri izan dezan. Bidez batez, ondokoa ohartarazten diogu:

1.– Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik 15 egun balioduneko epea duzu espedientea Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzu Zuzendaritzan aztertzeko (Helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz)

2.– Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa (aukerakoa) jar diezaiokezu Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakezu, bai zure bizilekuari dagokion barrutiko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, bai Gasteizko Administrazioarekiko Auzi Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita. Horren berri ematen dizut, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 30a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala