Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2012ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5726

AGINDUA, 2012ko abenduaren 4koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Nora Oñate Vergara andreak garraio arloko prestakuntzarako TB-1 bekari uko egiteko aurkeztu duen idazkia onartzeko, eta beka hori Lucía Bañuelos Teso andreari esleitzeko dena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez, Garraio Zuzendaritzaren TB-1 eta TB-2 prestakuntza-bekak esleitu ziren (beketarako deialdia 2012ko urriaren 10eko Aginduaren bidez egin zen).

2012ko azaroaren 30eko idazki baten bidez, Nora Oñate Vergara andreak TB-1 bekari uko egin zion (bekaren izena: «Europaren eta estatuaren garraio-politika: joerak, laguntza- eta sustapen-programak, joerak eta orientabideak. Mugaz gaindiko garraioko jarduketak eta tresnak: Arku Atlantikoa eta Frantzia eta Euskadi arteko mugaz gaindiko harremanak. Euskadiren ahalmen logistikoak sustatzea eta salgaien garraioa»). Deialdiaren oinarriei jarraituz, uko egiteko idazkia onartu eta onuradunarekiko harremana iraungitzat jo zen. Aldi berean, Garraio Zuzendaritzak, 2012ko urriaren 10eko Aginduari jarraituz, TB-1 beka hartzeko beste pertsona bat aukeratu du.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak aginpidea du espediente honi buruzko ebazpena onartzeko, hala xedatuta baitago Jaurlaritzaren 1981eko ekainaren 30eko Legearen 26. artikuluan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuaren 9.1.f) eta g) artikuluetan, eta unibertsitateko tituludunak prestatzeko Garraio Zuzendaritzaren bi bekatarako deialdia egin eta haien oinarri-arauak onartzeko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 10eko Aginduan (2012-10-19ko EHAA, 204. zk.).

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Nora Oñate Vergara andreak 2012ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez jasotako TB-1 bekari uko egiteko aurkeztu duen idazkia. Bekaren izena: «Europaren eta estatuaren garraio-politika: joerak, laguntza- eta sustapen-programak, joerak eta orientabideak. Mugaz gaindiko garraioko jarduketak eta tresnak: Arku Atlantikoa eta Frantzia eta Euskadi arteko mugaz gaindiko harremanak. Euskadiren ahalmen logistikoak sustatzea eta salgaien garraioa».

2. artikulua.– TB-1 beka Lucia Bañuelos Teso andreari esleitzea.

3. artikulua.– Bekadunak Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharko du lana, eta Garraio Zuzendaritzako arduradunak bekaren edukiari, hura burutzeko lekuari, jarraitu beharreko metodoei eta lana burutzeko bestelako alderdiei buruz ematen dizkion artezpideak bete beharko ditu.

Beka, deialdia egiten duen aginduan xedatutakoari jarraituz ordainduko da; eta lehenengo ordainketa egiteko, hamaikagarren oinarri-arauan ezartzen den bezala, ezin denez beka eta ordaindutako lan bat, biak batera izan, Garraio Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek bekadunak ordaindutako lanik ez duela egiaztatuko dute, eta baldintza betetzen ez badu, agindu hau indarrik gabe utziko da.

4. artikulua.– Agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea, ebazpen honek administrazio bidea amaitzen duenez, nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daitekeela soilik, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietako salan, bi hilabeteko epean, agindu hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 4a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala