Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2012ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5725

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 27koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteentzako laguntzak emateko dena.

2012ko ekainaren 20an, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Aginduaz egindako deialdian oinarriturik, eta izapidetutako espedienteak azterturik, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteei eta unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteei honako laguntza hauek ematea: ebazpen honetako I. eranskinean zehaztutakoak, hain justu ere 2012. urtean egingo dizuten jarduerak finantzatzeko. Laguntzak igorpen bitan ordainduko dira.

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako zatia (% 25) III. eranskina behar bezala beteta aurkeztu ondoren ordainduko da. Eranskinarekin batera aurkeztu behar dira egun horretara arte egin diren gastuen faktura eta ordainagiriak. Agiri horiek 2013ko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

2. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean zerrendatutako kolektiboek egindako eskabideei ezezkoa ematea, eranskin horretan bertan zehaztutako kausengatik.

3. artikulua.– Honako eskabide hauetan atzera egin dela kontsideratzen da:

(Ikus .PDF)

4. artikulua.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 27a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala