245. zk., 2012ko abenduaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5706
321/2012 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea kargutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 18an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Pedro Gómez Damborenea jauna Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 18an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.