Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

245. zk., 2012ko abenduaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
5675

290/2012 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria kargutik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatzi-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lehendakariaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko abenduaren 18an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– José Luis Aramendia Cordón jauna Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendariaren kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko abenduaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala