Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2012ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5587

EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (N_2012_01_3735_M).

Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako zuzendari María Dolores García García andreak honako ediktu hau eman du:

EDIKTUA

Ezin izan zaio esanbidez jakinarazi Olga Etxabarria Susunaga andreari, N_2012_01_3735_M espedientean hark emandako helbidean, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan II. Kapituluan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.

N_2012_01_3735_M espedientean emandako ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Enplegu eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Ukatzeko ebazpen bat dela aintzat hartuta, ediktu hau jendaurrean erakusgai jarri da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarriak betez.

Aipatutako espedientean emandako ebazpenak ez du agortzen administrazio-bidea, eta, ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuta, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 13a.

Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,

MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.


Azterketa dokumentala