Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2012ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5584

IRAGARKIA, Plade Berriz, S.L.ri 2012ko maiatzaren 23ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Innotek Programaren pentzutan 2005eko ekitaldian emandako laguntzari dagokionez ez-betetze espedientea irekitzen da.

Aipatu ebazpena Plade Berriz, S.L. entitateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Eitua industria-poligonoa, 5 – Berriz). Hori dela eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

Teknologiako zuzendariaren 2012ko maiatzaren 23ko Ebazpenaz, ez-betetze espedientea irekitzen zaio Plade Berriz, S.L.ri (B95335832), hain zuzen ere Innotek programaren esparruan 2005eko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez.

Espediente-zenbakia: IT-2005/000493.

Ikusi da Plade Berriz, S.L.ri (B95335832) 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan instruitu zaion espedientea. Agindu horrek teknologia-garapen eta berrikuntzako proiektuak burutzeko laguntza-programa arautu zuen (Innotek Programa).

AURREKARIAK

2005eko irailaren 15ean, Plade Berriz, S.L. (B95335832) sozietateak eskabidea aurkeztu zuen Innotek Programaren Agindu arautzailean xedatutako laguntzetara atxikitzeko (Innotek Programa, berrikuntza eta garapen teknologikorako programak laguntzeko dena).

2005eko abenduaren 23an, Teknologiako zuzendariak Plade Berriz, S.L. (B95335832) sozietateari diru-laguntza bat emateko ebazpena eman zuen; laguntza hori, 45.045,51 eurokoa zen, eta ez itzultzekoa. Ebazpen haren bidez, halaber, emandako diru-laguntzaren % 70, hau da, 31.531,86 euro ordaintzeko agintzen zen, bai eta gainontzekoa burututako programa-proportzioaren arabera ordainduko zela adierazi ere, betiere agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ostean.

Plade Berriz, S.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean.

Plade Berriz, S.L. sozietateak aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ikusi da proiektuarentzat onartu den gastu justifikatua onartutako aurrekontua baino txikiagoa dela. Hori dela eta, 45.045,51 euroko diru-laguntza ez dagokio, 44.928,42 eurokoa baizik.

Teknologiako Zuzendaritzak enpresari idazki bat helarazi zion, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko (idazkiaren irteera-zenbakia: 336894).

Plade Berriz, S.L. sozietateak ez zuen inolako agiririk aurkeztu horretarako emandako epean.

Onuradunak ez duenez aurkeztu zerga-obligazioak beteak dituela egiaztatzeko agiririk, ez-betetze espedientea ireki zen, aipatu arauaren 23. artikuluarekin bat etorriz; izan ere, arau horretan honako hau xedatzen da: araudi aplikagarrian ezarritako betekizunak ez betetzeak edota ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak ebazpena indargabetzea eta laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra ekarriko du, aldez aurretik ez-betetze espedientea eman eta gero.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: «Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza edo diru-laguntza zein helburutarako eskatu eta eman zen, horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea; laguntza zertarako eskatu zen, helburu jakin horretarako erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– 117,09 euro, justifikatutako gastuaren hainbatekoak, jasotzeko eskubidea bertan behera geratzen dela adieraztea.

Bigarrena.– Zerga-obligazioak bete direla ez egiaztatzeagatik, Plade Berriz, S.L.ri (B95335832) ez-betetze espedientea irekitzea, hain zuzen ere ordaintzeko dagoen diru-laguntza (13.396,56 euro) jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko.

Bigarrena.– 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesen alde egoki deritzona alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 23a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.


Azterketa dokumentala