Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2012ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5583

IRAGARKIA, Marrazkilo Studio, S.L. sozietateari 2012ko maiatzaren 23ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Gaitek Programaren pentzutan 2007ko ekitaldian emandako laguntzeei dagokienez, ez-betetze-espedientea irekitzen da.

Aipatu ebazpena Marrazkilo Studio, S.L. sozietateari jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren sozietatearen azken helbidean (Gabiria kalea 17, 2. solairua, Irun). Hori dela-eta, ebazpena argitaratzen da, oso-osorik transkribatuta:

«Ebazpena, 2012ko maiatzaren 28koa, Teknologiako zuzendariarena, Gaitek Programaren pentzutan 2007ko deialdian emandako diru-laguntzari dagokionez Marrazkilo Studio, S.L. sozietateari (B20799854) ez-betetze espedientea irekitzeko dena.

Espediente-zenbakia: IG-2007/000128.

Aztertu egin da Marrazkilo Studio, S.L.ri (B20799854) 2005eko ekainaren 27ko Aginduaren bidez araututako programaren barruan instruitu zaion espedientea. Agindu horrek produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa arautu zuen (Gaitek Programa).

AURREKARIAK

2007ko maiatzaren 25en, Marrazkilo Studio, S.L. sozietatateak Gaitek Programaren agindu arautzailean xedatutako laguntzetara atxikitzeko eskabidea aurkeztu zuen (Gaitek Programa, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa).

2007ko abenduaren 26an, Teknologiako sailburuordeak Marrazkilo Studio, S.L. (B20799854) sozietateari diru-laguntza bat emateko Ebazpena eman zuen; laguntza hori ez zen itzuli beharrekoa, eta 23.474,31 eurokoa zen. Ebazpen haren bidez, halaber, emandako diru-laguntzaren % 70, 16.432,02 euro, ordaintzeko agintzen zen, bai eta gainontzekoa burututako programa-proportzioaren arabera ordainduko zela adierazi ere, betiere agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ostean.

Marrazkilo Studio, S.L. sozietateak proiektua justifikatzeko agiriak aurkeztu zituen, horretarako emandako epean aurkeztu ere.

Teknologia Zuzendaritzak enpresari idazki bat helarazi zion, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratua eskatzeko; hala ere, bi aldiz saiatu arren, ez zuen jakinarazpena egitea lortu (336894 irteera-ofizioa).

Onuradunak ez duenez aurkeztu zerga-obligazioak beteak dituela egiaztatzeko agiririk, ez-betetze espedientea ireki zen, aipatu arauaren 23. artikuluarekin bat etorriz; izan ere, arau horretan honako hau xedatzen da: araudi aplikagarrian ezarritako betekizunak ez betetzeak edota ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak ebazpena indargabetzea eta laguntzak eta legezko interesak itzuli beharra ekarriko du, aldez aurretik ez-betetze espedientea eman eta gero.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

EAEko aurrekontu orokorren kargura diru-laguntzak eskuratzen dituzten onuradunen zerga-obligazioak bete direla egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduaren 3. artikuluarekin bat etorriz, baldin eta ordainketak egin behar badira emate-ekitaldiaren ondorengo ekitaldietan, eta hiru hilabete baino gehiago igaro badira ordutik, zerga-obligaziook bete direla egiaztatu beharko da.

Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren bitartez, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzen berme eta itzulketetarako araubidea ezartzen da, eta, bestetik, kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta obligazioak. Bada, dekretu horren 4.1 artikuluan honako hau ezartzen da: "Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza edo diru-laguntza zein helburutarako eskatu eta eman zen, horretarako ez erabiltzea; diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera ez gauzatzea; laguntza zertarako eskatu zen, helburu jakin horretarako erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legeko 31.4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea".

Aipatutako lege-xedapenak ikusita eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zerga-obligazioak bete direla ez egiaztatzeagatik, Marrazkilo Studio, S.L.ri (B20799854) ez-betetze espedientea irekitzea, hain zuzen ere ordaintzeko dagoen diru-laguntza (7.042,29 euro) jasotzeko eskubidea galdu dela deklaratzeko.

Bigarrena.– 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesen alde egoki deritzona alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 28a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN».

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Teknologiako zuzendaria,

EDORTA LARRAURI TERÁN.


Azterketa dokumentala