Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2012ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5575

IRAGARKIA, zeinen bidez jakinarazten baita esleitu egin dela Osasun eta Kontsumo Saileko Arabako Lurralde Zuzendaritzako eta Arabako Osasun Publikoaren Zuzendariordetzako eraikinetarako egoitza-eraikinen (Olagibel kalea 38 eta Santiago kalea 11, Vitoria-Gasteiz) garbiketa-zerbitzua helburu duen zerbitzuetako administrazio-kontratua.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 13/2013-SC.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburua: idazpuruan azaltzen dena.

b) Loteak: bai, 2 lote, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 1.2.2 puntuan adierazitakoak.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea: 2013ko abenduaren 31 arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat irizpide aplikatuz.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak administrazio-klausula zehatzen pleguko karatularen 30. puntuan zehaztuta daude eta, laburtuta, honako hauek dira:

– Prezioa: 70 puntu.

– Lan-metodologia: 20 puntu.

– Gorabeheren kontrola: 10 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: 108.101,04 euro, BEZik gabe, + 22.701,22 euro, BEZari dagozkionak. Guztira: 130.802,26 euro.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: lote bakoitzaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza). Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua II - 4. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 77.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2013ko urtarrilaren 2ra arte.

g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29. puntuan ezarritakoaren arabera.

b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29. puntuan ezarritakoaren arabera.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2013ko urtarrilaren 3ko 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29. eta 31. puntuei dagokienez.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete bi, eskaintzak irekitzen diren egunetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Halakorik badago, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.

9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea: bai.

a) «C» eta «B» gutun-azalak irekitzeko tokia.

b) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

d) Herria: Vitoria-Gasteiz.

e) «C» gutun-azalak irekitzea:

f) Eguna: 2013ko urtarrilaren 18a.

g) Ordua: 11:00ak.

h) «B» gutun-azalak irekitzea:

i) Eguna: 2013ko urtarrilaren 25a.

j) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko azaroaren 23a.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala