Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2012ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5567

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 46/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 46/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Kutxabank, S.A.

Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.

Prokuradorea: Amilibia.

Demandatua: Ion Vaca Sanchez.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko irailaren 20an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Epaitegietako prokuradore Jose Alberto Amilibia Mugicak eta Kutxabank, S.A. sozietateak aurkeztutako demanda, Ion Vaca Sanchezen aurkakoa. Horrenbestez, Ion Vaca Sanchez kondenatzen dut hauek ordaintzera: mila bederatziehun eta hirurogeita bederatzi euro eta laurogeita zortzi zentimoko printzipala (1.969,88); gehi % 17,25ean itundutako interesak, mailegu-kontua eta ageriko aurrezki-libreta itxi ondorengo egunetik (2010eko ekainaren 17a eta 2010eko ekainaren 11, hurrenez hurren), erabat ordaindu arte; eta prozedurako kostuak ere.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ion Vaca Sanchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu. Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunak eskura du, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2012ko irailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala