Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2012ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5564

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 23koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluaziorako zuzendariaren 2009ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez (EHAAren 242. zk.a, 2009ko abenduaren 17koa) egiaztagiria ematen zaio Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoari.

Farmazia Zuzendaritzatik kide berria izendatu dutela adierazi dute. Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoak egiaztatzen dituen Osasun sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduak 3. eta 7. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuak 13. artikuluan emandako funtzioak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eduardo Gaminde Uriarte jauna, Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina. Ebazpena, bestalde, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioari jakinaraziko zaio.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Kalitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko sailburuordeari edota Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 23a.

Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaria,

JOSÉ ASUA BATARRITA.


Azterketa dokumentala