Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2012ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5563

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 22koa, Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan izapidetuko den 959/2012 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

2012ko uztailaren 31n argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren Agindua, uztailaren 26koa, zenbait etxebizitza azalera-eskubidean eraikita dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzeko lurzorua erosteko eskakizunak ezartzen dituena. Agindu horrek kaltetutako babes ofizialeko etxebizitzen zenbait jabek sortutako elkarteak auzi-errekurtsoa jarri du agindu haren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan (prozedura arrunta 959/2012).

2012ko azaroaren 7ko antolaketa-eginbidez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari aurkatutako administrazio-jardunari buruzko espedientea igortzeko eskatu zaio, baita interesdun izan daitezkeenei epea jartzeko ere.

Horrela bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin ados,

EBAZTEN DUT:

1.– Aipatutako 959/2012 prozedura arruntean interesdun izan daitezkeenei epea jartzea, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epearen barruan Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan aurkez daitezen.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala