Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2012ko abenduaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5562

AGINDUA, 2012ko azaroaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Irungo (Gipuzkoa) «Irun» Musika Kontserbatorio Profesionalaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da Irungo (Gipuzkoa) «Irun» Musika Kontserbatorio Profesionalaren ordezkariak ikastetxearen titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Irun» Musika Kontserbatorio Profesionalaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea: egun titulartasuna «Organismo Autónomo Conservatorio Municipal de Irún» entitateak du, eta aurrerantzean «Irungo Udalak» izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta zama guztiak. Ikastetxe horren helbidea: Villa M. Luisa kalea z.g., Irun (Gipuzkoa) da, eta kode-zenbakia 20008611 du.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, baina horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala