Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZERGA ADMINISTRAZIOKO ESTATUKO AGENTZIA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ORDEZKARITZA BEREZIA
5393

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritza Bereziaren enkante bati buruzkoa. Dirubilketa Bulegoa (Enkante-zenbakia: S2013R4886001002).

Euskadiko Zerga Administraziorako Agentzia Estatalaren Ordezkaritza Bereziaren Dirubilketa Bulegoko buruak, honako hau

Jakinarazten dut: uztailaren 29ko 939/2005 ED bidez onartutako Diru-bilketako Araudi Orokorraren 101. artikuluak xedatutakoaren arabera, ebazpenak eman ziren 2012ko irailaren 20an enkante bidez hainbat ondasun besterentzea aginduz. Iragarkia honen I. eranskinean daude zehaztuta ondasun horiek. Enkantea, bestalde, 2013ko urtarrilaren 17ko 10:15ean egingo da Zerga Administraziorako Agentzia Estatalaren Ordezkaritza Berezian, 3. solairuko ekitaldi-aretoan (Federico Moyua plaza 3, Bilbo).

Aipatutako artikulu horretan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau, eta enkantean parte hartu nahi dutenei, honako hau ohartarazten zaie:

Lehenengoa.– Enkantera aterako diren ondasunei lotutako zama eta kargak espedienteko deskripzioan daude zehaztuta, eta indarrean iraungo dute, iraungitzean ezingo zaielarik aplikatu errematearen prezioa.

Bigarrena.– Ondasunak esleitu aurreko edozein unetan eten ahal izango da enkantea, baldin eta ordaindu gabeko zorra, sortutako interesak edo sor daitezkeenak Altxorrean sartu bitartean, premiamendu aldiko errekarguak eta premia bidezko prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

Hirugarrena.– Lizitatzaileek gutun-azal itxian aurkeztuko dituzte eskaintzak, enkantearen iragarkia egiten denetik hura ospatu baino ordu bete lehenagora arte. Lizitazioan bertan ere egon ahal izango dira gutun-azalekoak baino postura altuagoak aurkeztuz. Eskaintza horiek, gehienezkoak izango direnak, enkantea egingo den bulegoko erregistro nagusian aurkeztuko dira. Azalean enkantearen identifikazio datuak zehaztuko dira. Gutun-azalean honakoak sartuko dira: eskaintza eta laugarren atalean zehaztutakoaren arabera osatutako gordailua, lizitatzailearen izen-abizenak, baltzu-izena edo izen osoa, identifikazio fiskaleko zenbakia eta lizitatzailearen helbidea.

Lizitatzaileek, Zerga Agentziaren web-orria erabiliz (www.agenciatributaria.es), bide telematikoa erabili ahal izango dute enkantean, eskaintzak aurkeztuz edo puja automatikoak eginez, hala xedatuta baitago Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 17ko 5/2002 Ebazpenean (2002-05-24ko BOE) (5/2002 Ebazpena, ondasunak besterentzeko prozeduretan –dirubilketa organoek garatutakoetan– bide telematikoz parte hartzeari buruzkoa).

Laugarrena.– Enkante-mahaia osatu aurretik lizitatzaileek gordailua osatuko dute, lehen lizitazio aldian enkantearen araberako ehuneko 20koa, hain zuzen, eta beti ere, portzentaje txikiagoa adostu ez bada. Edonola ere, ez da izango da ehuneko 10 baino txikiagoa. Lote bakoitzerako gordailuaren zenbatekoa enkantera aterako diren ondasunen zerrendan dago zehaztuta. Iragarki honi erantsi zaio zerrenda.

Gordailua txeke bidez osatuko da, zeinek Diru-bilketako Araudi Orokorrak 35.1 artikuluan xedatutako baldintzak bete beharko baititu. Bide telematikoz ere osatu ahal izango da, sistema honi atxikitako entitate baten bitartez, eta identifikatzeko balioko duen erreferentzia-zenbaki osoa (NRC) esleituko dio entitate horrek. Guzti hori, Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 17ko 5/2002 Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorrita (2002-05-24ko BOE).

Esleipendunek ez badute errematearen prezioa ordaintzen, gordailua zorra kitatzeko erabiliko da, ordaintze ezak eragin ditzakeen erantzukizunei kalterik egin gabe.

Bosgarrena.– Lehenengo lizitazioan ez badira ondasunak esleitzen, Enkante-mahaiak bigarren lizitazio bat egitea erabaki dezake, bidezkoa baderitzo, eta enkanterako tipo berria lehenengo lizitazioko tipoaren % 75ean ezarriko du. Esleipen zuzenerako izapidea hastea ere erabaki dezake, eta Diru-bilketako Araudi Orokorrak 107. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Seigarrena.– Esleipendunak, esleipen egunean edo hurrengo 15 egunetan ordaindu beharko du eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea.

Ordainketa banketxe, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibetan egin ahal izango da ordainketa, eta ez da beharrezkoa izango kontua irekita edukitzea. Ordainketa bere kontu korrontean zordunketa bidez ere egin dezake edo Internet bidez (www.agenciatributaria.es), aukera honetan: Helbide elektronikoa.– Prozedurak, zerbitzuak eta izapideak –nabarmendutako izapideak–. Zergak ordaintzea. Internet bidez ordaintzeko beharrezkoa izango da Zerga Agentziak onartzen dituen helbide elektronikoko sistemaren baten jabe izatea.

Esleipendunak, era berean, Enkante-mahaiari hala eskatzen badio esleipen-egintzan, esleipen prezioaren zenbatekoa osoa ordaindu ahal izango du. Horrelakoetan, ordainketa egiaztatu ondoren, esleipendunak eratutako gordailuari egindako atxikipena altxatuko du Zerga Agentziak.

Zazpigarrena.– Lizitazioan ez bada zorra estaltzen eta ondasunak gelditzen badira esleitu gabe, Mahaiak esleipen zuzeneko izapidea hastea aginduko du.

Enkante-mahaiak zehaztutako epean aurkeztu ahal izango dira eskaintzak. Gutun-azal itxian aurkeztuko dira enkantea egin den bulegoko erregistro nagusian, eta gordailua ere aurkeztuko da, hala dagokionean.

Zerga Agentziaren web orriaren bidez ere (www.agenciatributaria.es) aurkeztu ahal izango dira eskaintzak, Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziaren Zuzendaritza Nagusiak maiatzaren 17ko 5/2002 Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorrita (2002-05-24ko BOE) (5/2002 Ebazpena: ondasunak besterentzeko prozeduretan –dirubilketa organoek garatutakoetan– bide telematikoz parte hartzeari buruzkoa.

Enkante-mahaiak adierazitako epea amaitu ondoren, Mahaiak ireki egingo ditu eskaintzak; eta halakoren bat nahikoa iritziz gero une horretan, ondasunak esleituko zaizkio. Bestela, eskaintza gehiago aurkezteko edo daudenak hobetzeko epea luzatu dela iragarriko da, ordu arte aurkeztutakoen baliozkotasunari kalterik egin gabe; eta horrela egingo da, hurrenez hurren, gehienez ere sei hilabetez.

Esleipen zuzeneko gutxieneko prezioa lehenengo lizitazioko enkante tipoa izango da, bigarren lizitazio egitea ez bada bidezkoa iritzi. Bigarren lizitazio bat eginez gero, ez da egongo gutxieneko preziorik.

Zortzigarrena.– Higiezinen kasuan, esleipendunak beren-beregi eskatu ahal izango du esleipen-egintzan higiezinaren salmentako eskritura publikoa luzatzea.

Bederatzigarrena.– Erregistro publikoetan inskriba daitezkeen ondasunak direnean, lizitatzaileek espedientean erantsitako jabego tituluak baino ezingo dituzte eskatu; titulu horiek interesdunen eskura daude Dirubilketa Bulego honetan eta egun baliodunetan aztertu ahal izango dituzte iragarki hau argitaratu eta enkante egunaren bezpera arte. Erregistroan inskribatu gabeko ondasunak badira, salmentaren dokumentu publikoaren arabera egin ahal izango da inmatrikulazioa, hipoteka-legeriaren arabera. Gainerako kasuetan, hala behar denean, Hipoteka Legeak VI. tituluan ezarritakoaren arabera jardungo da Erregistroa eta errealitate juridikoa bateratzeko.

Hamargarrena.– Enkante tasak ez du barne hartzen ondasun horien transmisioa kargatzen duten zeharkako zergak. Esleipendunak ordainduko ditu transmisioaren ondoriozko gastu eta zerga guztiak, geroko zamak ezerezteko manamendua dagokion Erregistroan inskribatzearen ondoriozkoak barne.

Apirilaren 6ko 8/1999 Legeak egindako aldarazpenarekin, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluaren arabera, esleipendunak beren-beregi salbuesten du ZAEA komunitateko zorren egoeraren gaineko egiaztagiria aurkeztetik eta esleipendunak ordaindu beharko ditu ordaintzeke dauden gastuak.

Hamaikagarrena.– Zergei buruzko Lege Orokorraren 165. artikuluan zehaztutako modu eta baldintzetan baino ez da etengo (abenduaren 17ko 58/2003 Legea) premiamendu-prozedura.

Hamabigarrena.– Aplikagarri izango dira, halaber, 2. eranskinean bildutako baldintzak. Iragarki honetan aurreikusi ez den kasu guztietan egintza arautzen duten lege xedapenak izango dira kontuan.

Bilbao, 2012ko irailaren 20a.

Euskal Autonomia Erkidegoko Dirubilketarako Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANTONIO LAMBERTO CONTRERAS.

I. ERANSKINA
ENKANTERA ATERAKO DIREN ONDASUNEN ZERRENDA

Enkante-zenbakia: S2013R4886001002

Sorta bakarra:

Eginbide-zenbakia: 480923300929R

Eginbidearen data: 25-06-2009

Enkante-tasa lehen lizitazioan: 243.200,00 euro

Tarteak: 2.000,00 euro

Gordailua: 48.640,00 euro

Eskubide-mota: jabari osoa

1 zenbakidun ondasuna

Ondasun-mota: merkataritzako lokala.

Helbidea: Ed Carmenes de San Miguel z.g.

18001 Granada.

Granadako 1 zenbakidun Erregistroa.

Liburukia: 2116.

Liburua: 1451.

Orria: 82.

Finka: 92637.

Inskripzioa: 3.

Deskribapena:

Hiri-finka: Berrogeita hamabi zenbakiduna.– «Carmenes de San Miguel» eraikineko bat zenbakidun lokala, beheko solairukoa, guztiz argitsua. Eraikin hori 10. partzelan dago, BA-2.3 unitatean, hain zuzen ere Granadako PP-N4 Plan Partzialaren eremuan. Elementu komunengatik duen alde proportzionala ehun eta berrogeita hamaika metro eta bi dezimetro koadrokoa da; azalera erabilgarriak, ordea, ehun eta berrogeita lau metro eta hogeita hemeretzi dezimetro ditu. Mugak: aurrean, hortik du sarbide berria; sartzerakoan eskuinean eta atzealdean, eraikinaren alde komunitarioak; eta ezkerrean, kontagailu- eta komunikazio-gela eta instalazio-gelak. Parte-hartze kuota, guztira: 1,7526

Balioespena: 243.200,00 euro.

Zamak: ez.

2. ERANSKINA
BESTE BALDINTZA BATZUK

Enkante-zenbakia: S2013R4886001002

Enkante honetan ez da bestelako gorabehera, klausula edo baldintzarik aplikatuko.


Azterketa dokumentala