Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5365

AGINDUA, 2012ko urriaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Andra Mari Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeko baimena eskatuz Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) «Andra Mari Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematea, 2012-2013 ikasturtetik aurrera, Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzeko:

Kode-zenbakia: 48000150.

Izen espezifikoa: «Andra Mari Ikastola».

Titularra: Andra Mari Ikastola Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Larrea auzoa, z/g.

Udalerria: Amorebieta-Etxano.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Lehen Hezkuntzako bi unitate gehitzea, bakoitza 25 ikaspostuko edukierakoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 7 unitate, honelako edukierakoak:

  • Unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat; bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.
  • 3 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.
  • 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostuko edukiera.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostuko edukiera.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostuko edukiera.

– Hezkuntza Berezia: unitate 1.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

Bigarrena.– Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 17a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala