Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2012ko abenduaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5359

AGINDUA, 2012ko irailaren 24koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Aseguru-bitartekarien Bizkaiko Elkargoko estatutuak aldatzea onartzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua abenduaren 18ko 3/1979 Lege Orga-nikoaren bidez onartu zen. Bada, Estatutuaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, hargatik eragotzi gabe Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan xedatutakoa aplikatzea.

Aipatu eskumenaren indarrez eman ziren Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta Profesionalen elkargo eta kontseiluei eta tituludun lanbideen erregistroaren araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua. Lege horren 33. artikuluan eta dekretu horren 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak Eusko Jaurlaritzako dagokion sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, onartutako estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.

Artikulu horietan aurreikusitakoa betetzeko, Aseguru-bitartekarien EAEko Kontseiluak, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak eta Ekonomia eta Ogasun Sailak –den lanbidea izanik, eskumena baitu– derrigorrezkoak diren txostenak egin dituzte.

Aseguru-bitartekarien Bizkaiko Elkargoaren estatutuak legearen araberakoak direla egiaztatuta, eta Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Aseguru-bitartekarien Bizkaiko Elkargoaren estatutuetako 18.ñ) eta 80. artikuluak aldatzea onartzea.

Bigarrena.– Elkargo horren estatutuetako aldaketak argitara daitezela onartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala