Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5263

IRAGARKIA, 2012ko urriaren 11koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, ondorengo proiektua jendaurreko era­kustaldian jartzen da: Usurbil-Aduna, 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea Usurbil, Lasarte-Oria, Donostia (Zubieta), Andoain eta Aduna udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatza eta banan-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia).

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

– Erreferentzia: RI 24073/AT-H-2011-13.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko Proiektuan bildurikoak, 2010eko abendukoa, industria-ingeniari tekniko Jorge Garrote Contreras jaunak sinaturikoa, tituludun aditu gisa deklaratzen duenak proiektua izenpetzeko.

– Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Usurbil, Lasarte-Oria, Donostia (Zubieta), Andoain eta Aduna udalerrietan.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 4.462 euro.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da horren zor-zerrendaren zabaltzearen ondorioetarako.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostiako Easo kaleko 10. zenbakian dagoen Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen.

Donostia, 2012ko urriaren 11.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala