
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5262
IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, SD2-11728/08 espedientean Frank Kankolongo Munyezamu jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2012ko irailaren 3an, Frank Kankolongo Munyezamu jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezezteko.
Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bere bizilekuko Lurralde Ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 24a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.
RSS