
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5261
IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Janire Perez Sancho andreak Trenbide Zaintza arloko PF/990/2011/MB espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak ebazpena eman zuen 2012ko uztailaren 31n, eta ebazpen haren bidez, Janire Perez Sancho andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezezten zen.
Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarpen hau argitaratu egiten da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan. Horrez gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 23a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.
RSS