Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5260

IRAGARKIA, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 16ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bidez, ezetsi egiten da Ander Fabián Bogado Barreiroaren izenean eta ordez aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, Ander Fabián Bogado Barreiro jaunari ezin izan diogu jakinarazi idazki honen idazpuruan aipatzen den 2012ko abuztuaren 16ko Agindua. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.4 artikulua betez, iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu agindua. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Ander Fabián Bogado Barreiro jaunari edo bere ordezkariari gehienez hamabost eguneko epean Gasteizko Donostia kaleko 1ean ager dadin, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Ander Fabián Bogado Barreiro jauna non dagoen ez dakigunez, iragarki hau ematen da, hari jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 23a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala