Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5258

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 381/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 381/11 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Maria Carmen Garay Ribeirok eskatuta hasi da, Rosario Serioren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

48/12 EPAIA

Epailea: Rebeca Del Campo Diez andrea.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko martxoaren hogeia.

Alderdi demandatzailea: Maria Carmen Garay Ribeiro.

Abokatua: Elsa Imatz Basarrate.

Prokuradorea: Miren Itxaso Esesumaga Arrola.

Alderdi demandatua: Rosario Serio.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Ezkontide diren Garay andrearen eta Serio jaunaren arteko dibortzioa dekretatzen da.

Parteen arteko ezkontzako erregimen ekonomikoa deuseztatzea erabaki da; betiere, deusez­tapen hori ez bazen gertatu banaketa-ebazpenean.

Hartutako behin betiko neurriak:

1.– XXXXX eta XXXXX adingabekoen zaintza eta jagoletza Garay andreari ematen zaio; guraso-ahala, ordea, guraso biena izango da.

2.– Ezkontzako seme-alabekiko bisita-erregimen Serio jaunarena ezeztatzen erabaki da, hain justu ere halako neurria hartzea justifikatzen duten zirkunstantziek irauten duten bitartean.

3.– Bakion kokatutako familia-etxebizitzaren erabilera eta gozamena ezkontzako adingabeei eta Garay andreari esleitzen zaie, eta, halaber, etxeko gauzak eta altzariak.

4.– Hilean 500 euroko mantenu pentsioa ezartzen da seme-alaba adingabeen alde. Pentsio hori Serio jaunak ordaindu beharko du, Garay andreak izendaturiko kontu korrontean edo aurrezki-libretan dirua sartuta, betiere hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan. Pentsioaren zenbatekoa urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizeen aldaketen arabera.

5.– Guraso biek erdibana ordainduko dituzte adingabekoek sortzen dituzten ohiz kanpoko gatuak; eta halako gastuen premia ikusten duen gurakoak beste gurasoari jakinarazi beharko dio, eta honek baiezkoa eman beharko du.

Ohiz besteko gastutzat joko dira: Gizarte Segurantzak ordaintzen ez dituen gastu medikoak eta botikako gastuak, goi-mailako ikasketen ondoriozkoak eta eskolaz kanpoko jarduerei dagozkienak, eta azken horiek egiteko, bi gurasoen oniritzia beharko da.

6.– Halaber, Serio jaunak honako obligazioa du: familia-etxebizitza kargatzen duen hipoteka-mailegua ordaintzen laguntzekoa, hain justu ere mailegu gorren kuotaren % 50 ordainduz, eta hori, harik eta mailegua guztiz amortizatu arte.

Ez da bidezkoa kostuak berariaz ezartzea.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4769 0000 00 0381 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean, diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Rosario Serio demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko irailaren hogeita seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala