
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZK.
5257
EDIKTUA, zorra aitortzeari buruzko 326/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.
Judizioa: 326/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Servicios Cárnicos Alonso, S.A.
Abokatua: Jesús Manuel Espinosa de los Monteros.
Prokuradorea: Asategui.
Demandatua: Viviana Mensilla Anton.
Gaia: zor-aitorpena.
Judizio horretan epaia eman zen 2011-11-30ean, eta honakoa da bere epaitza:
Osorik baiesten da Esther Asategui Bizkarra prokuradoreak Servicios Cárnicos Alonso, S.A. sozietatearen izenean eta ordez ezarritako demanda, Viviana Mensilla Antonen aurkakoa. Horregatik, honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: zortziehun eta laurogeita zazpi euro eta hirurogeita hamabi zentimo (687,72), ebazpen honen laugarren zuzenbideko oinarriaren araberako legezko interesak, eta prozeduran sortutako kostuak.
Viviana Mensilla Anton demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen honen aurka, demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2012ko urriaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS