
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 2 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5256
EDIKTUA, 994/10 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 994/10 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Estrella Seguros, S.A.
Abokatua: Mikel Urkola Odriozola.
Prokuradorea: Arbe.
Demandatua: Benito Gallego Corchete.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da, 2012ko irailaren 28an, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:
209/12 EPAIA
Donostia, 2012ko irailaren 28a.
Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko autoak, 2010eko 994 zenbakiarekin epaitegi honetan bideratutakoak; judizio hori, Estrella Seguros aseguru-erakundeak eskatuta bideratu da, Arbe Mateo epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Urkola Odriozola letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Benito Gallego Corchete jaunaren aurka. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Arbe Mateo epaitegietako prokuradoreak Estrella Seguros aseguru-erakundearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Benito Gallego Corchete jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, azken hori honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: 1.614,60 euro, eta diruaren legezko interesa, bi puntuz gehituta, ebazpen hau eman denetik erabat ordaindu arte. Prozedurako kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.
Jakinaraz bekie epaia alderdiei –demandatuari PZLko 497. artikuluan ezarritako eran jakinaraziko zaio, auzi-ihesean baita–, eta adieraz bekie, halaber, epaia irmoa dela eta, haren aurka, ez dagoela inolako errekurtsorik aurkezterik (PZLko 455. artikulua).
Sar bedi ebazpen honen jatorrizko agiria epaitegi honetako epaitzen liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.
Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatzen du Ana Rosa Bernal Dafauce andreak, Donostiako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizialak, horren guztiaren fede ematen dut, Donostian, 2012ko urriaren batean.
Benito Gallego Corchete demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2012ko urriaren 3a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS