
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5255
EDIKTUA, 1213/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1213/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Biharko Cía de Seguros.
Abokatua: Juan Ignacio Esnaola Etcheverry.
Prokuradorea: Etxabe.
Demandatua: Isabel Gago Sanchez eta Jose Luis Novas Gago.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horretan, epaia eman da, eta bere xedapena/epaitza honako hau da:
201/12 EPAIA
Donostia, 2012ko irailaren 13a.
Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ikusi ditut diru-zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko autoak, 2011ko 1213 zenbakiarekin epaitegi honetan bideratutakoak; judizio hori, Biharko aseguru-etxeak eskatuta bideratu da, Etxabe Azkue epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Esnaola Etcheverry letraduak lagundurik, auzi-ihesean diren Isabel Gago Sánchez-en eta José Luis Gago-ren aurka. Eta Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
EPAITZA
Gago Sánchez-en eta José Luis Gago-ren aurka, Biharko aseguru-etxearen izenean eta ordez Etxabel Azkue epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, zati baten; eta honako hauek pagatzera kondenatzen dut Biharko aseguru-etxea: 3.858,71 euro; diruaren legezko interesa, demanda aurkeztu zenetik ebazpenaren egunera artekoa, eta ordainketa guztiz egin arte bi puntuan gehitua dena; eta prozedura honetako kostuak. Bestalde, Isabel Gago Sánchez absolbitu egiten dut bere kontrako uzi guztietatik, eta demandatuak eragindako kostuak, demandatuari berari ezartzen zaizkio.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei –José Luis Gago jaunari eta Isabel Gago Sánchez andreari jaunari, PZL-ko 497. artikuluan ezarritako moduan, auzi-ihesean baitira–, eta adieraz bekie, halaber, ebazpena ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zaintzan utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846 0000 00 1213 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Sar bedi ebazpen honen jatorrizko agiria epaitegi honetako epaitzen liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.
Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatzen du Ana Rosa Bernal Dafauce andreak, Donostiako eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak.
Jose Luis Novas Gago demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2012ko irailaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS