
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5253
EDIKTUA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiarena, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 58/2010 Dekretua partez indargabetzen duena. Dekretu horren bidez, aldatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua.
Jakinarazi egiten da 532/10 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Auzitegi Gorenak epaia eman duela, 2012ko uztailaren 18an, eta epai hori irmo bihurtu dela. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sustatu du errekurtso hori, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 58/2010 Dekretuaren aurka; dekretu horren bidez, aldatu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua. Hona epai horren epaitza:
Baietsi egiten dut, partez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zehazki honako alderdi honi dagokionez: Herrizaingo Saileko langile lan-kontratudunentzat gordetako lanpostu-zerrendaren aldaketa. Ondorioz, aldaketa hori partez indargabetzen da, honako lanpostu hauei dagokienez: Erakunde Ofizialekiko Harremanetako teknikaria (kodea: 3242/1); Administrazio Informatikoko burua (kodea: 3260/1); eta Telekomunikazioetako teknikaria (kodea: 3399/1).
Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.
Bilbao, 2012ko urriaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS