
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 7 orri.)
- EPUB (334 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA SAILA
5252
EBAZPENA, 2012ko urriaren 23koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko diru-laguntzak esleitzen dituena.
1.– 2012ko maiatzaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 24ko Agindua. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du.
2.– Aginduaren 9. artikuluak, diru-laguntzak emateko prozedura finkatzerakoan laguntza-deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko dela esaten du. Horrezaz gain, 12. artikuluan ebazpen-proposamena balorazio-batzorde batek landuko duela azaltzen da bai eta batzorde hori zein kidek osatuko duten ere. Bukatzeko, batzordekideek jarraituko dituzten irizpideen nondik norakoak 10. artikuluan jasotzen dira.
Horiek guztiak, eta balorazio-batzordearen erabaki-proposamena aintzat hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehengoa.– I. eranskinean jasotzen diren toki-entitateei bertan zehazten diren diru-laguntzak esleitzea. Eranskin horretan onuradun bakoitzari esleitutako guztirako kopuruak ematen dira, 2012an bakoitzari dagokion % 55a zehaztuz eta 2013an, % 45a. Halaber, zein egitasmo mota laguntzen den ere adierazten da: EBPN garatzea edo diseinua egitea.
Bigarrena.– Aurkeztutako toki-entitate guztien eskabideak onartzea.
Hirugarrena.– Agindutako diru-laguntza ordaintzeko eta justifikatzeko deialdia arautzen duen Kultura sailburuaren 2012ko apirilaren 24ko Aginduak (2012ko maiatzaren 11ko EHAAn) bere 14., 18. eta 19. artikuluetan dioena hartuko da aintzat.
Laugarrena.– Ebazpen hau interesatu orori jakinaraztea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek esleitutako diru-laguntzak eta laguntza horien jasotzaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta bere aurka Kultura sailburuari gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio, ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, hau guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. ataletan (4/1999 Legeak emandako idazketan) aurreikusitakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 23a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.
RSS