
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (175 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5251
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2012ko urriaren 22koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren deialdia ebazteko dena; agindu horrek arautu egiten du garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak burutzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako akatsak aurkitu dira Ingurumeneko sailburuordearen 2012ko urriaren 22ko Ebazpeneko testuan (2012ko azaroaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 222. zk.); ebazpen horren bitartez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 23ko Aginduaren deialdia ebazten da; agindu horrek arautu egiten du garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak ematea. Hortaz, akatsok zuzendu egiten dira hemen:
– Gaztelaniazko testuan, 2012/5070 (17/6) orrialdean, Gaunako Administrazio Batzordea eta Valle de Trápaga-Trapagaranen artean (azken aurreko lerroa eta azkena), diruz lagundutako proiektuetan honako hau gehitu behar da:
(Ikus .PDF)
– Euskarazko testuan, 2012/5070 (18/2) orrialdean, hau dio:
«Bigarrena.– Usurbilgo Udalak eta Zarauzko Udalak biodibertsitatearen lerroko eskaerei uko egiteko idatziak onartzea.»
Baina honela esan behar du:
«Bigarrena.– Usurbilgo Udalak eta Zarauzko Udalak biodibertsitatearen lerroko eskaerei uko egiteko idatziak onartzea, eta Trucios-Turtziozeko Udalak eskaeran atzera egitea onartzea.»
– Euskarazko testuan, 2012/5070 (18/16) orrialdean, Muskiz eta Ordiziaren artean (4. eta 5. lerroak), diruz lagundu gabeko proiektuen artean hau sartu behar da:
RSS