
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5250
EBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, 2003ko ekainaren 11ko Aginduaren babeseko diru-laguntzen 2012ko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horrek turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismoa programa arautzen du.
Agindu horren 15. artikuluan esaten duena betetzeko, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k aztertu eta ebaluatu ditu aurkeztutako eskabideak, proiektu bakoitzaren txosten zehatza igorri dio batzordeari eta hartutako erabakian oinarrituta, aurrerakinak emateko proposamena idatzi eta Merkataritza eta Turismoko Sailburuordetzari zuzendu dio.
Esleipendunei jakinarazi ondoren nori bere ebazpena, eta diru-laguntza horiek arautzen dituen aginduaren 16.3. artikuluan aurreikusitakoa betez, honako hau
EBAZTEN DU:
1. artikulua.– Argitaratzea 2003ko ekainaren 11ko Aginduak araututako diru-laguntzen 2012ko ekitaldiko onuradunen zerrenda. Agindu horrek turismoaren garapenerako interes estrategiko berezia duten enpresak sortzen eta bertan inbertitzen laguntzeko Gauzatu-Turismoa programa arautzen du. Bestalde, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpenak kontuan hartuta eman dira laguntzok eta onuradunei egin zaie jada ebazpenon jakinarazpena. Azkenik, honekin batera doan eranskinean dago jasota onuradunen zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.
Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,
MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.
RSS