Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5249

EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Compañía Logis­tica de Hidrocarburos CLH, S.A. enpresari Bilboko Portuaren Sollana Lurmuturreko kaian, Zierbenako udal-mugapean, erregaiak eta produktu kimiko likidoak biltegiratzeko instalazio berri bat ezartzeko administrazio-baimena ematen dion 2011ko abenduaren 26ko Ebazpena aldatzen duena.

Erref.: CL-D-2011/1

Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko abenduaren 26ko Ebazpenaren bidez, administrazio-baimena eman zitzaion Compañia Logistica de Hidrocarburos CLH, S.A. enpresari, Bilboko Portuaren Sollana Lurmuturreko kaian, Zierbenako udal-mugapean, erregaiak eta produktu kimiko likidoak biltegiratzeko instalazio berri bat ezartzeko.

Horren aurretik, Ingurumeneko sailburuordeak proiektu horren Ingurumen Inpaktuko Deklara­zioa eman zuen 2011ko irailaren 12an, aldeko emaitzarekin, betiere bertan izaera loteslearekin ezartzen diren neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean.

2012ko abuztuaren 6an, CLH enpresak jakinarazi zion Energia eta Meategien Zuzendaritzari akordio bat lortu duela Bilboko Portu Agintaritzarekin, baimendutako proiektuaren ezarpena aldatzeko aurrekoaren ondoko lursail batera; izan ere, aldaketa horrek hobekuntza handia dakar lurzatiko betelanen kalitatean. Horretarako, proiektu berri bat aurkeztu zuen, eta proiektuarekin batera, ingurumen-inpaktuaren deklarazio berririk ez dela behar justifikatzen duen ingurumen-txosten bat.

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza aldaketa horren jakitun jarri ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak ebazpen bat eman zuen 2012ko irailaren 3an, 2011ko irailaren 12ko Ebazpeneko proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktuaren deklarazioa aldatzeko, deklarazioan ezarritako baldintzak ebazpen baimen-emalearen zatia baitira.

Hori guztia dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Idazkera berri bat ematea Energia eta Meategien zuzendariaren 2012ko irailaren 26ko Ebazpenaren xedatze-zatiari, zeinaren bidez administrazio-baimena ematen baitzaio Compañia Logistica de Hidrocarburos CLH, S.A. enpresari Bilboko Portuaren Sollana Lurmuturreko kaian, Zierbenako udal-mugapean, erregaiak eta produktu kimiko likidoak biltegiratzeko instalazio berri bat ezartzeko.

Honela geldituko da idatzita Compañia Logistica de Hidrocarburos CLH, S.A. enpresari Bilboko Portuaren Sollana Lurmuturreko kaian, Zierbenako udal-mugapean, erregaiak eta produktu kimiko likidoak biltegiratzeko instalazio berri bat ezartzeko administrazio-baimena ematen dion Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko abenduaren 26ko Ebazpenaren xedatze-zatia:

«Compañía Logística de Hidrocarburos CLH, S.A. enpresari baimena ematea biltegiratzeko instalazioak eraikitzeko eta erregaien eta produktu kimiko likidoen karga eta deskargarako konexio-hodiak instalatzeko Bilboko Portuko Sollana Lurmuturraren zonan, Zierbenako udal-mugapean; instalazioaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

– 11 biltegiratze-tanga (6 tanga B klaseko produktuentzat, eta 5 tanga C klasekoentzat), guztira 236.800 metro kubikoko edukierarekin.

– Ponpatzeko ekipoak, tangak purgatzeko ekipoak, purgak eta drainatzeak biltzeko zisterna, eta uren tratamendurako unitatea.

Honako baldintza hauek kontuan hartuta eman da baimena:

1.– Baimentzen diren instalazioak Miguel de Lis Muñoz Industria-ingeniariak izenpetutako (elkargo-zenbakia: 5.764) eta Madrilgo Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak 2012-07-09an 201000620 zenbakiarekin bisatutako 2012ko ekaineko «Bilboko Portuan Produktuak Biltegi­ratzeko Instalazio Berria – APQ Administrazio Proiektuaren» edukiaren eta irizpide, arau eta erregelamenduen arabera egin beharko dira.

2.– Instalazioen eraikuntzan, Zierbenako Udalak (361/2011 Alkate Dekretua), Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak, eta Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa egiten duen Ingurumeneko Sailburuordetzaren 2011ko irailaren 12ko Ebazpenak (2012ko irailaren 3ko Ebazpenak aldatu zuen ebazpen hori) ezarritako baldintzak bete beharko dira.

3.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udaleko eta probintziako agintarien autorizazio, lizentzia edo baimenak edo beste batzuk aparte utzi gabe eta horiek edozein izanda ere ematen da baimen hau, eta jakina da eskatzaileak eskuratu egin beharko dituela baimen horiek.

4.– Hiru urte igaro baino lehen jarri beharko dira martxan instalazioak, baimen hau argitaratzen den azken egunetik zenbatzen hasita.

5.– Instalazioak martxan jartzeko, dagozkion Obra Zuzendaritzako eta eginiko Proben Ziurtagiriak aurkeztu beharko dira Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, baita fabrikazio Ziurtagiria eta instalatutako tangen proben ziurtagiriak ere, eta aplika daitezkeen segurtasun-erregelamenduetan eskatzen den gainerako dokumentazioa».

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energiako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 19a.

Energia eta Meategien zuzendaria,

JORGE JUAN LETAMENDIA BELZUNCE.


Azterketa dokumentala