
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (375 KB - 35 orri.)
- EPUB (1414 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5247
AGINDUA, 2012ko urriaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena,2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzea eta berritzea, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehaztea ebazten duena, Batxilergoari, Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako prestakuntza-zikloei eta Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programei begira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Aginduak deia egin zuen 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako hezkuntza-itunak sinatzeko eta berritzeko, eta 2012-2013 ikasturterako unitateak zehazteko.
Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta hezkuntza maila ezberdinetan proposamenak egin ostean, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2012-2013, 2013-2014, 2014-2015 eta 2015-2016 ikasturteetarako itunpeko ikastetxeek duten plangintza onartzea, hezkuntza-maila bakoitzeko unitate kopurua zehaztuz (I. eranskina).
2. artikulua.– 2012-2013 ikasturterako itunpeko ikastetxeen zerrenda onartzea, hezkuntza-mailaka; agindu honen II. eranskinean zehaztu dira zenbatekoa, unitate-kopurua, hizkuntza-eredua eta itun-araubidea.
3. artikulua.– Agindu honen III. eranskinean azaltzen diren ikastetxeei hezkuntza- ituna ukatzea. Eranskinean bertan azaltzen dira erabaki hori hartzeko arrazoiak.
4. artikulua.– II. eranskinean zehaztutako zenbatekoak kalkulatzeko, kontuan hartu da EAEko 2012. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Dekretuaren IV. Kapituluan ezarritakoa (Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-modulua).
2013. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, 2012ko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.
Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienezkoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 29a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
RSS