
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 2 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5244
AGINDUA, 2012ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Zereginen Ikaskuntzako unitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Bilboko (Bizkaia) «Otxarkoaga» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, non baimena eskatzen baita Zereginen Ikaskuntzako unitate bat gehitzeko.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteari buruzkoa (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikagarri diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari 2012-2013 ikasturtetik aurrera Zereginen Ikaskuntzako unitateak gehitzeko baimena ematen zaio:
Kode zenbakia: 48003114.
Izen espezifikoa: «Otxarkoaga».
Titularra: Bilboko Elizbarrutia.
Helbidea: Arbolantxa bidea 57.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena: Zereginen Ikaskuntzako unitate 1 gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostuko edukiera.
– Hezkuntza Berezia:
● Hezkuntza Bereziko 4 gela ireki.
● Zereginen ikaskuntzako 6 gela.
– Lanbide-Heziketa:
● Familia: Elektrizitatea eta elektronika:
○ «Instalazio elektriko eta automatikoak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Fabrikazio mekanikoa:
○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Instalazioa eta mantenimendua:
○ «Beroa sortzeko instalazioak» erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
○ «Instalazio termiko eta fluidodunen mantenimendua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa:
○ «Instalazioa eta altzari-hornikuntza» erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
● Familia: Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua:
○ «Karrozeria» erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen ikasketa-titulazioari dagokionez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du (martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
RSS