
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
5242
43/2012 EBAZPENA, irailaren 11koa, Erabakia, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabakia argitara emateko dena: Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko epe maximoa luzatzeko Erabakai.
2012ko irailaren 11n egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau onartuzuen: Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko epea maximoa luzatzeko Erabakia; eta erabaki horri behar bezalako zabalkundea ematearren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako erabaki honen testua argitara ematea:Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko epe maximoa luzatzeko Erabakia.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 11.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK IRAILAREN 11N EMANDAKO43/2012 EBAZPENAREN ERANSKINA
ERABAKI PROPOSAMENA, HONAKO EPEA HAU LUZATZEKO DENA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN MAIZTASUN MODULATUKO UHIN METRIKOEN BIDEZKO IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAK ESKAINTZEKO LIZENTZIAK EMATEKO LEHIAKETA PUBLIKOAREN EBAZPENA JAKINARAZTEKO EPE MAXIMOA
Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 231/2011 dekretuaren 14.7 artikuluak honako hau ezartzen du: lehiaketaren ebazpena jakiteko epe maximoa sei hilabetekoa izango da. Epe hori igaro eta ebazpena ez bada jakinarazi, interesdunek ulertu ahal izango dute euren eskabideak ezetsiak izan direla.
Ildo berean, oinarrietako hogeita hamazazpigarren klausula zehazten du ezen, ebazpena jakinarazteko epe maximoa sei hilabetekoa izango dela, hargatik eragotzi gabea honakoa: Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.6 artikuluarekin bat etorriaz epe hura luzatzea. Epe hori igaro eta ebazpena ez bada jakinarazi, interesdunek ulertu ahal izango dute euren eskabideak ezetsiak izan direla.
Goiko aurreikuspen horiekin bat etorriaz, eta kontuan izanik jasotako eskabide kopurua eta horiek balioestea oso konplexua dela; bidezkoa da aipatu lehiaketaren ebazpena jakinarazteko epea luzatzea, hain justu ere sei hilabeteko epea gehigarri batez.
Ondorioz, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Kulturako sailburuaren proposamenez, 2012ko irailaren 11n egindako bileran aztertu eta gero, erabaki hau hartu du.
ERABAKIA
«Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko lehiaketa publikoaren ebazpena jakinarazteko epe maximoa luzatzea, sei hilabeteko epea gehigarri batez.
Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzako Zuzendaritzari eskatzea ezen, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu dezala».
RSS