
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5240
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2012ko azaroaren 15ekoa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena. Honen bidez, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako komisario kategorian funtzionarioak izendatzen dituen 2012ko azaroaren 15eko Ebazpena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki taulan noiz jarriko den iragartzen da».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako akatsak aurkitu dira Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2012ko azaroaren 15eko Ebazpenean (2012ko azaroaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 222. zk.). Hori dela eta, zuzendu egiten dira:
Lehenengo ebazpen-zatian, 2012/5057 (1/1) orrialdean,
Honela dio:
«...2012ko azaroaren 13ko Ebazpena ...».
Baina honela esan behar du:
«...2012ko azaroaren 15eko Ebazpena...».
RSS