Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5239

AGINDUA, 2012ko azaroaren 12koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sail­buruarena, Euskal Autonomia Erkidegoan, uztailaren 21eko JUS/2371/2011 Aginduaz deitutako hautaprobak gainditu dituzten Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzearen Kidegoko funtzionarioei (txanda librea) destinoak esleitzeko dena.

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak hornitzeko eta lanpostuz igotzeko arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 28. eta 29. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, 2012ko azaroaren 12ko Aginduaren bidez Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko karrerako funtzionario izendatu diren kidego horretako funtzionarioei (txanda librea) destinoak esleitzea ebatzi dut, non-eta I. eranskinean zerrendatzen diren organo judizial eta fiskaletan, honako hauek kontuan hartuta:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionarioek hogei egun naturaleko epean hartu beharko dute jabetzan beren kargua, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean batera argitaratu ezean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, aipatutako errege-dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Lanpostu-jabetzea Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariaren edo horrek eskuordetzen duen funtzionarioaren aurrean egingo da, Gipuzkoa eta Bizkaiko EATan edo Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzan –Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen–, esleitutako lantokiari dagokion lurraldearen arabera.

Bigarrena.– Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien funtzionarioek, Laguntza Judizialeko Kidegokoak izan eta bertan jardunean jarraitzea erabakitzen badute, ez dute joan beharko esleitutako lanpostuaz jabetzera. Nahikoa izango dute, lehenengo paragrafoan aipatutako jabetze-epean, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari jakinarazten badiote erabaki hori hartu dutela, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 506.d) artikuluan aurreikusitako borondatezko lan-eszedentzia deklaratu ahal izateko. Borondatezko eszedentzia deklaratzen duen ebazpenaren kopia Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali beharko da.

Hirugarrena.– Funtzionarioek Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoan sartu, eta Justizia Administrazioan betetako zerbitzuen iraupenean egon daitezkeen hutsuneak saihestu nahi badituzte –lanpostuaz jabetzeko behar besteko denbora behar baitute–, Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzari egun bateko baimen ordaindua eska diezaiokete, herriz aldatu beharrik ez badute, eta, betiere, Laguntza Judiziala Kidegoko funtzionario lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badute; edo bi egunekoa, kontrako kasuan. Kanariar eta Balear uharteetatik, Ceutatik edo Melillatik etorri behar dutenek hiru eguneko baimena izango dute kargu berriaz jabetzeko; edonola ere, jabetza egiteko epearen barruan baliatu beharko dira egun horiek. Aipatu baimen-egunen zehar burutu beharko da destino berriaz jabetzea.

Funtzionarioak beste Lurralde Kudeatzailetza batetik edo giza baliabideen gaineko eskumena duen beste autonomia erkidego batetik badatoz, agiri horiek organo horietara helarazi beharko dira, Laguntza Judizialaren Kidegoan borondatezko eszedentzia eta kargugabetze automatikoa –Prozesu eta Administrazio Izapidetzearen Kidegoan lanpostu-jabetzea gertatu baino egun bat lehenago–, ofizioz eman diezazkieten, ordainsarien ordainketan etenik ez gertatzeko.

Laugarrena.– Lanpostuaz jabetzeko aktaren kopia, bai eta egin den aukera ere, Justizia Administrazioaren Giza Baliabideen Zuzendariordetza Orokorreko Langileen Erregistro Nagusira bidali behar du Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak.

Bosgarrena.– Onartutako hautagaiei esleitutako plazetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute plaza.

Seigarrena.– Karrerako funtzionario diren hautagaiek lanpostuaz jabetzeko aktan adierazi beharko dute egindako aukera, hala agintzen baita xedapen hauetan: 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunari buruzkoa, Justizia Admi­nistrazioko langileari aplikatzekoa dena; Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikulua –abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak aldatua–.

Zazpigarrena.– Agindu honen bidez lantokia esleitzen zaien Prozesu eta Administrazio Izapidetzaren Kidegoko funtzionarioek, euren lehentasunekin bat kalifikazio-hurrenkera dela-eta lantokia derrigorrean esleitzen bazaie ere, agindu honen datatik zenbatzen hasita bi urte igaro arte ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoari jarraituko zaio.

Zortzigarrena.– 2012-10-09ko Aginduz hautagaiei eskaini eta Agindu honetan esleitu ez diren lanpostuek betetzeke jarraituko dute, hargatik eragotzi gabe lehiaketa arrunt batean lanpostu huts gisa iragartzea, baldin eta lan-eskaintza publikorik egiten ez bada.

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, hala baitiote Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 12a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala