
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5238
240/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2012. urterako aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena) 5.776.505,44 euroko kredituak gaitzen dituena.
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 5.776.505,44 euro ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako eta LGNEF Nekazaritza Aldeen Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako zuzeneko laguntzak direla-eta.
Horregatik, dekretu honen bidez, kredituok gaitzen dira Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartu zuen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldiko aurrekontuan, kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:
(Ikus .PDF)
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian, kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
(Ikus .PDF)
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileak gauzatuko dituen jarduerak finantzatzeko izango dira funtsok.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 21ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
RSS