
230. zk., 2012ko azaroaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5237
239/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2012. urterako aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena) 165.304,64 euroko kredituak gaitzen dituena.
Europako Batzordetik diru-sarrera gehigarriak –165.304,64 euro– lortu dira, Euskal Nekazaritza Administrazioek, Europako kofinantzaketarekin, animalien osasuneko programetan izandako jarduketei dagokienez.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak kreditu horiek habilitatzeko eskatu du.
Horregatik, diru-sarrera horiek habilitatu egiten dira dekretu honen bidez, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bateginaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakorekin bat.
Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta aldez aurretik 2012ko azaroaren 21ean egindako Jaurlaritzaren Kontseiluaren bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau:
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2012ko ekitaldirako Aurrekontuan, kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan:
(Ikus .PDF)
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:
(Ikus .PDF)
Animalien osasuneko programetako jarduerak finantzatzera bideratuko dira funtsok.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 21ean.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
RSS