Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5163

EDIKTUA, administrazioaren ondare erantzunkizunari buruzko 175/2008 prozeduraren ondo-riozkoa, Jacqueline Oliveira Costa Arantesen erreklamazioa dela eta hasitakoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak Instrukzioko Epailearen 2012ko uztailaren 6ko Erabakiaren berri emateko, interesdunak emandako helbidean zein administrazio honen artxiboetan agertzen den helbidean, egin diren ahalegin guztiak emaitzarik gabekoak izan dira. Aipatu erabaki horren bitartez, hamar eguneko epea ematen da alegazioak egin eta egokitzat jotako dokumentu eta egiaztagiriak aurkezteko prozedura amaitutzat eman ondoren. Hortaz, azaroaren 26ko 30/1992 legearen 59.4 eta 59.5. artikuluek xedatutakoari jarraiki, jakinarazten zaizu aipatu erabakia eta espedientea osatzen duten 651 orriak zure esku daudela Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzaren egoitzan (Bilboko bulegoa, Kale Nagusia, 62-4. ezk.). Agiri horiek bulego-orduetan jaso ahal izango dira, eta hamar eguneko epean, Ediktu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egokitzat jotako alegazioak egin eta dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztu ahal izango dituzu.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

BEATRIZ DEL VALLE IÑIGUEZ.


Azterketa dokumentala