
226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5161
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, Z-2012-48-212-I espedienteari buruzkoa.
María Dolores García Garcíak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau egin du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu arren, Josune Uriarte Bilbao andreari ezin izan diogu egin agiriak aurkezteko errekerimendua, Z-2012-48-212-I espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan. Era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:
– Seme-alabak zaintzeko kontratatutako etxeko langilearen kotizazioa Gizarte Segurantzari ordaindu izanaren ziurtagiria, eskatutako hilabeteetan.
Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren babesean eskatutako diru-laguntza ematea ala ez ebazte aldera, eskatzaileari 10 eguneko epea ematen diogu aipatutako agiria Enplegu eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan aurkez dezan (Gran Via 85, 48011 Bilbao), nahiz zuzenean, nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein modutan. Interesdunari ohartarazten zaio ezen, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 12a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.
RSS