
226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5158
EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 466/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 466/12 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Saliou Barry.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Devora Fabiola Osorio Arguello.
Gaia: kontratuak, oro har.
2012ko uztailaren 13an, aipatu judizioan epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Saliou Barri jaunak jarritako demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari 300 euro ordaintzera kondenatzen dut Debora Fabiola Osorio Argüello andrea. Kode Zibileko 1108. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du aipatu zenbatekoak, judiziorako zitazioa egiten denetik hara; eta Prozedura Zibilaren Legeko 576. artikuluan zehaztutakoa epaia ematen denetik guztia ordaindu arte.
Prozesuko kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.
Demandatuari epaia jakinarazi eta hogei eguneko epean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kontuan hartu gabe) Barri jaunak, demandatzailea den aldetik, epaia betearazteko eska diezaioke epaitegi honetako idazkariari.
Eta epai hau, auzialdi honetan behin betiko epaitu baita, erabaki, agindu eta sinatu dut.
Devora Fabiola Osorio Arguello demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Epai honen aurka ez dago errekurtsorik jartzerik.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 12a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS