Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5157

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratutako 19/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Gipuzkoa), 19/12 prozedura arrunta bideratu da, G.A.G. Internacional, S.L. sozietateak eskatuta, Emilio Anselmo Moreno Peinadoren aurka, zor-aitorpen bat dela eta. Prozedura horretan, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

97/12 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko uztailaren hamazortzia.

Alderdi demandatzailea: G.A.G. Internacional, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria del Carmen Chimeno Rodriguez.

Alderdi demandatua: Emilio Anselmo Moreno Peinado.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zor-aitorpen bat.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Carmen Chimeno Rodríguez auzitegiko prokuradoreak G.A.G International, S.L. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Emilio Anselmo Moreno Peinado jaunaren aurkakoa. Horregatik, zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hogeita bi mila zazpiehun eta hamahiru euro eta laurogeita hamahiru zentimo (22.713,93) eta ordainketa guztia egin arte sortzen diren hitzartutako interesak.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan, 1865 0000 08 001912 zenbakian. Diru-sarreraren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Emilio Anselmo Moreno Peinado demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko uztailaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala