Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
5152

EBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, 2012ko ekitaldian eskualdeetako Merkatarien Elkarte eta Elkarte Mistoentzako laguntzak emateko jarritako aurrekontua handitu dela argitara ematen duena, Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduak ezarritako esparruan (2011ko ekainaren 22ko Aginduak eta 2012ko ekainaren 6ko Aginduak aldatuta).

Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, 2012ko ekitaldian laguntzak emateko deialdia argitaratu zen, eta ebazpen horren 1. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, deialdi hau ebazteko jarritako kreditua agortu egin dela jakinaraziko da.

Agortu egin da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko ekainaren 7ko Ebazpenean merkatarien elkarteentzat aurreikusitako laguntzak emateko funtsa; ebazpen horrek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan (2011ko ekainaren 22ko Aginduak eta 2012ko ekainaren 6ko Aginduak aldatuta) aurreikusitako laguntzen deialdia egin zuen 2012 ekitaldirako —agindu horren bidez, – Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programa garatu zen–. Beraz, aurrez azaldutakoa eta errekurtsoak transferitzeko moduko partida soberakinak daudela kontuan hartuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– 2012ko urriaren 10ean, 2012ko ekitaldian eskualdeetako Merkatarien Elkarte eta Elkarte Mistoentzako laguntzak emateko jarritako aurrekontua 455.000 eurotan handitu dela argitara ematea. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduaz (2011ko ekainaren 22ko Aginduak eta 2012ko ekainaren 6ko Aginduak aldatuta) aurreikusi ziren laguntza horiek, izan ere, Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntza-programa garatzen baita agindu horren bitartez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

MARÍA PILAR ZORRILLA CALVO.


Azterketa dokumentala