
226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 4 orri.)
- EPUB (209 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5151
EBAZPENA, 2012ko urriaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2012-2013 ikasturtean ikastetxeen arteko binakako loturak sustatzeko IKABIL laguntza-deialdia ebazten duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2012ko maiatzaren 22ko Aginduak (ekainaren 4ko EHAA) ikastetxeen arteko binakako loturak (IKABIL) sustatzeko laguntza-deialdia egin zuen. Deialdi horren ebazpen-proposamena egiteko batzordea 2012ko urriaren 11n bildu zen, eta, bere proposamenari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ebaluazio-batzordeak proposatutako laguntzak onartzea, I. eta II. eranskinetan azaltzen diren ikastetxeentzat eta han zehazten diren zenbatekoen arabera.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
RSS