
226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (328 KB - 18 orri.)
- EPUB (823 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5150
EBAZPENA, 2012ko urriaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinen bidez laguntza-deialdia egiten baita ahozko adierazmena hobetzeko eskola-jarduerak antolatzeko.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez (abuztuaren 3ko EHAA), 2012-2013 ikasturtean ikastetxeetako giroa euskalduntzeko Ahozko Adierazmena indartzeko saioak burutzeko laguntza-deialdia egin zen.
Deialdi honen ebazpen-proposamena egiteko batzordea urriaren 18an bildu zen eta, bere proposamenari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean azaltzen diren ikastetxe pribatuei laguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoekin.
2. artikulua.– II. eranskinean azaltzen diren Ikastetxe publikoei laguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoekin.
3. artikulua.– III. eranskinean azaltzen diren ikastetxeen eskabideak ez onartzea, bertan zehazten den arrazoiarengatik edo epez kanpora aurkeztu direlako.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
RSS