
226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (288 KB - 17 orri.)
- EPUB (631 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5149
EBAZPENA, 2012ko urriaren 29koa, Hezkuntzako sailburuordearena; IKE laguntza deialdia ebazten duena.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduak (abuztuaren 3ko EHAA) 2012-2013 ikasturtean zehar ikasgelaz kanpoko ekintzak (IKE) sustatzeko laguntza deialdia egin zuen.
Deialdi honen ebazpen-proposamena egiteko batzordea urriaren 11n bildu zen eta, bere proposamenari jarraiki,
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean azaltzen diren ikastetxe pribatuei laguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoekin.
2. artikulua.– II. eranskinean azaltzen diren herri ikastetxeei laguntza ematea, bertan zehazten diren zenbatekoekin.
3. artikulua.– III. eranskinean azaltzen diren ikastetxeen eskabideak ez onartzea, bertan zehazten den arrazoiarengatik edo epez kanpora egin direlako.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 29a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª Antonia Ozcariz Rubio.
RSS