Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5148

EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, ondoren zehaztu deialdiko 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera aurkeztutako eskabideak behin-behinean ebazten dituena. Aipatu deialdia: eskola-garraiorako bana-banako esleipenetarako deialdia, 2011-2012 ikasturterakoa, hain justu ere Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleentzakoa.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2011ko abenduaren 14ko Aginduaren bidez, eskola garraiorako bana-banako esleipenetarako deialdia egiten da, hain justu ere Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleei dagokienez. 2011-2012 ikasturtea (2011ko abenduaren 30eko EHAA).

Aipatu aginduko 6.4 artikuluan ezartzen denez, ezarritako epeaz kanpo eskatu ahal izango dituzte laguntzak honako ikasle hauek: deialdiko 6.2 ezarritako dataren azken egunaz gero matrikulatutako ikasleek.

Aipatutako deialdi-aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Deialdiko baldintzak betetzen badituzte, Bizkaiko Lurralde Historikoko ikasleei laguntzak ematea baimentzea, behin-behineko izaeraz.

Bigarrena.– Laguntza honi dagokionez, baiezkoa eta ezezkoa eman zaien eskabideen zerrenda Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitara ematea, gai berari buruzko iragarkia EHAAn argitaratu eta gero. Jakinarazpen indibidualaren ondorioak izango ditu argitarapen horrek.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eragiten diola uste duenak behin-behineko ebazpen horren aurka alegazioak edo dokumentuak aurkeztu ahal izango ditu, bere interesen alde egiteko; eta horretarako 15 egun naturaleko epea izango du, iragarkia EHAAn argitaratzen denetik hara.

Laugarrena.– Behin-behineko ebazpen honen aurka alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan, ebazpen hori behin betiko egingo da, eta Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako iragarki-oholean argitaratuaz jakinaraziko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


Azterketa dokumentala